XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Aitatxok eta Blédurt jaunak txotxetara jostatu eta Blédurt jauna irten da lehena.

Egia zen oso potoloa zegoela, apenas ikusten zen bizikleta eta kaletik zihoan jendea atzera itzultzen zen irribarrez Blédurt jaunari begiratzeko.

Beste izkinatik agertzen ikusi dugunean, gorri-gorri zetorren, mingaina atereaz, eta zigzag pila bat egiten zuen.

- Zenbat?- galdetu du nire parera iristean.

- Bederatzi minutu, eta orratz handia bost eta seiaren artean - erantzun diot.

Aitatxo adarra jotzen hasi zaio.

- Ederki dago, txo - esan dio -; zurekin Tour de France sei hilabetetakoa izango litzateke.

- Horrelako umekeriak esaten ibili ordez - erantzun du Blédurt jaunak, arnasa nekez hartzen zuela - proba ezazu denbora hau hobetzen!.

Aitatxo bizikleta hartu eta han abiatu da.

Blédurt jauna, arnasa normaltzen zihoakiolarik, eta ni erlojuari begira, itxoiten geunden.

Nik, jakina, aitatxok irabaztea nahi nuen, baina erlojua aurrera zihoan eta bederatzi minutu pasa dira, eta berehala, hamar minutu.

- Irabazi dut! Neu naiz irabazlea!- oihukatu du Blédurt jaunak.

Hamabost minutu igaro ondoren, oraindik ez zen ageri aitatxo.

- Bai arraroa!- zioen Blédurt jaunak -. Joan egin behar genuke ea zer gertatu den ikustera.

Eta ondoren aitatxo iristen ikusi dugu. Oinez zetorren.